Entradas

Mostrando entradas de noviembre, 2020

Marrazoak: ezaugarriak, mehatxuak eta kontserbazioa

Imagen
Kaixo guztioi! Artikulu honetan marrazoei buruz hitz egingo dizuet. Betidanik iruditu zaigu, filmengatik ( Jaws, Soul Surfer, The Shallows...)  marrazoak animali bortitz eta gaiztoak direla baina ez da horrela. Horregatik, hemen marrazoei buruzko ezaugarriak eta gaur egun zergaitik dauden arriskuan azalduko dut. Gainera, marrazoak babesteko zer egin daitekeen  aipatuko dut. Marrazoen ezaugarriak Marrazoak arrain mota bat dira, kartilagozko hezurduraz osatuta daude, hau da, hezur "bigunak" dituzte. Horri esker, azkarrago eta hobeto mugitu daitezke. Marrazoak selazimorfo izeneko taldeko kide diren animaliak dira, eta hauek elikagai-katearen goialdean kokatzen dira, horregatik, oinarrizko zeregin bat betetzen dute haren azpian dauden beste espezie batzuen populazioa erregulatzeko garaian.   Arrain hezurdun gehienek ikusmen ona dute, baina marrazoek ez. Hori dela eta, harrapakinak ehizatzeko usaimenaz baliatzen dira. Ur kopuru hand...